Argazki galeria
Gure herriaren usadio zaharrek, tolosarrok mantentzen lagundu nahi dugun ondarea osatzen dute. Horretarako onena, bizituz parte hartzea dela uste dugu. Eta gogotsu bizitu. Zorabiorik gabe.
Santa Agedako gau mitikoa, geure ahots mistoetako koro popularrarekin, ERO-ETXEn bizi dugun ohitura zahar eta miragarri horietako bat da. Urtero, nola edo hala denbora lortuz, Tolosako gure kaleetan zehar gauean entzungo diren abesti zaharrak ilusioz prestatzen ditugu. Usadio hau bizirik egongo da gure artean, gutxienez, datozen 25 urteetan.