Iñauteriak

Iñauteriak

Argazki galeriak

Inauteriak tolosarron festa dira. Gure festa. Horrela ulertzen dugu geuk, eta horrela bizi dugu. Grin handiz, pozik eta parte-hartze izugarriz. Gurea eta beste guztiena. Horretarako geure TXARANGA paregabea daukagu. Fanfarre turutaz osatutako Konpartsa moduan hasi zen 78, 79 eta 80 urteetan. Denak pailazoz jantzita, aurpegiak margotuta (ERO) eta pajaritarekin (ETXE) eta kapela moduan purpurina koloreko inbutua zinta eta guzti. 1981 urtean, bazkide berrien sarrerarekin batera, benetako bi instrumentuz atera ginen: bonbardino bat eta saxo bat. 1982an, kontua serioa zen, eta sekula faltatu ez diren betiko turuta, bonbo, txapa eta kajez gain, bonbardino bat, bi tronpeta eta bi saxo zeuden. 1983an, Hernaniko Kulixka txarangaren base instrumentala gehitu genion geure txarangari.

Hurrengo urteetan, Kulixka eta IPURTARGIAK txarangetako kideei esker txaranga handi bat sortzea lortu genuen. Egun, hainbeste urte pasa ondoren, Kulixkako sortzaile beteranoak gure txarangan jotzen jarraitzen dute. Bi txaranga hauek izan dira ERO ETXEkoaren oinarria.

Helikoia jotzen zuen Akizeko gozogile frantziar bat fitxatu genuen 1985 eta 1986 urteetan.

Bereziki aipatu nahi ditugu turutalari guztiak. Euren parte-hartzeak kolorea ematen dio txarangari honi. Piskanaka-piskanaka, erabiltzen ez ziren edo zaharrak ziren instrumentuak sartzen joan ginen turutei akoplatu asmoz. Modu honetan, egun, mundu guztiak soinu egiten duen instrumentu bat du.

Bestalde txaranga honen geroa ziurtatuta daukagu. Urtero-urtero, gero eta gehiago dira ikasten ari diren instrumentua joz, bonboa nahiz txapak joz, gure artean ditugun umeak. Hauek izango dira ERO ETXEko musikari berriak. 1984. urteko Inauterietako astelehenean ekitaldi hunkigarri bati hasiera eman genion. Galtzaundiren derrigorrezko pieza jotzen genuen bitartean, Ramos Azkarateren bustoari zapi bat eta zapata parea jarri genizkion. 84ko urte horretan errekor bitxi bat lortu genuen: zapiak San Juan egunera arte jarraitu zuen ipinita bustoan.

Gure arropak betikoa izaten jarraitzen du, pajarita xelebrea eta aurpegia margotuta duten pailazoena.

Inauterietako astelehenean ateratzen gara kalegiren programa ofiziala jarraituz eta zezen plazan animatuz.

Ez zaigu bidezkoa iruditzen bi pertsonei maitasunezko eskertza berezi bat egin gabe amaitzea errepaso hau, batetik txarangaren hastapenetan hainbeste lagundu zigun Begoña Cortinas; eta bestetik, Juanito, txarangaren sukaldaria, astelehenean zehar galdutako indarrak errekuperatzeko beharrezkoak diren janariak puntu-puntuan izateaz arduratzen dena

https://bursaescort.mystrikingly.com/ https://bursaescort-02.webselfsite.net/ https://bursaescort.onepage.website/